Datorren maiatzaren 5ean, larunbata, Copyleft Gaua izango da Gernikako Astra gaztetxean Mundurat Sareak antolatuta. Jaialdia 20:30etan hasiko da eta bertan arituko dira Kuenta Atrás (Getxo), Sarkor (Gernika) eta Oliba Gorriak (Markina) copyleft taldeak. Sarrerak 3 euro balioko ditu eta Musika Askea Mundurat! bildumarekin batera 5 euro. Bildutako dirua, Mundurat Sarearen sustengurako bideratuko da.
[info +: Kartela 01]
[info +: Kartela 02]
Beste urtebetez ere Mundurat Sarea jo ta ke lanean ibili da. Jadanik 5
kandelatxo ditugu itzaltzeko eta hamaika proiektu aurrera eramateko. Ez
ditugu ideiak ezertxo ere aldatu, software librean oinarriturik hasi
genuen proiektua eta berdin jarraitzen dugu. Edozeinek konproba dezake
kalitatezko zerbitzua eskaintzen dugula, argi utzi dugu beraz lizentzia
garestia ekidin daitezkeela. Oraindik ere, software librearen aldeko deia
gogoz zabaltzen dugu.
Eta badirudi ideia urrunera iritsi dela. Pixkanaka proiektua handituz joan
da eta Euskal Herri osoko talde eta kolektiboen eskaerei erantzuten diegu.
Herri mugimenduak entzutetsuak izan diren hainbat proiektutan inplikatu
gara, hala nola, Gazte Topagunearen web gunean zein honen berri
zuzen-zuzenean emateko martxan jarritako irratian
(www.gazte-topagunea.com), Gaztetxe Martxaren jarraipenean
(www.gaztetxemartxa.org), martxoan antolatutako Komunikabide Alternatiboen
Gazte Topaketetan (www.kontrainformatu.info), Zarautzen antolatutako
Software Asteburu Librean (www.mundurat.net/e18), MusikHerria herri
disketxean (www.musikherria.org) edo Euskal Herria 2.0 jardunaldietan
(www.bipuntuzero.org). Bestalde, UK Berri (www.ukberri.net) edo Librezale
(www.librezale.org) bezalako proiektu interesgarri eta garrantzitsuak ere
hurreratu zaizkigu azken hilabeteotan. Dena den, ilusioz beteriko lan
txikiagoetan ere hartu dugu parte: gaztetxe eta gazte asanbladak, musika
taldeak, proiektu komunikatiboak... Guztira, 80 proiektu inguru jarri
ditugu martxan.
Aurten, berrikuntza moduan, zerbitzari berri bat prestatzen gabiltza. Egun
ditugun proiektua kopuruak gora egin duela-eta, udan ospatutako azken
asanbladan beharrezkotzat ikusi genuen makina berri baten erosketa
proiektuak eskaintzen dituen kalitatezko zerbitzuak mantentzeko asmoz. Goi
mailako prestakuntzaz hornitutako makina berria askoz ere azkarragoa
izango da eta honela zerbitzu berriak eskaini ahal izango dira. Gainera,
konexio bizkorrago eta egonkorragoa lortzeko helburuz, makina leku berri
batera aldatuko dugu. Laster zerbitzari berria prest izango dugulakoan
gaude.
Amaitzeko, orain arte bezala lizentzia askeak oinarri hartuta eta
autogestioaren bidetik lanean jarraituko dugula berretsi nahi dugu.
Artelekun izango dira Euskal Herria 2.0 jardunaldiak
irailaren 21ean eta 28an. Lokalizazioa eta internazionalizazioa
izango dituzte hizpide, Euskal Herriak interneten dituen erronkak
eta proiektu berriak aztertzeko. Besteak beste, Katalunian .cat
dominioa onartu izanak euskal komunitate bati nola eragiten
dion aztertuko dute.
[info +: Euskal Herria 2.0]